| Estatuko Liburugintza eta Ikasmaterialgintzako Editoreen Elkartea

Estatuko Liburugintza eta Ikasmaterialgintzako Editoreen Elkartea (Asociación Nacional de Editores de Libros y Material de Enseñanza) 1978ko martxoan eratu zen, 1977ko Elkarteen Gaineko Legearen arabera.
Sorreratik, estatu-mailako elkartea da eta Espainian unibertsitatez kanpoko irakaskuntzarako argitaratzen diren liburu eta materialen argitaletxeen % 96 hartzen du bere barruan; Konstituzioak hezkuntza-bitarteko bezala onartzen dituen hizkuntza guztietako argitaratzailez osatua dago.
ANELE ikasliburuen argitaratzaileen ordezkaria da administrazio-erakundeen aurrean, horixe da bere eginkizun nagusia; halaber, sektoreko ekimenak aholkatzea eta koordinatzea du xede.
Elkarteak arreta berezia jartzen du bere kideei formakuntza eta informazioa ematen, eta baita hezkuntza-jardueraren zabalkundearen ere. Bestalde, hezkuntza-administrazioekin lankidetzan dihardu irakasleen formakuntzarako materialak egiten eta argitaratzen, bereziki, Lanbide Heziketa arloan.
Ikasliburuak argitaratzen dituzten editoreen defentsari dagokionez, ANELEk gogor egin du, besteak beste, 2000ko Errege-dekretuak ezarritako deskontuen liberalizazioaren aurka. Behin eta berriro liburuen prezio finkoa aldarrikatu izan du, kulturara herritarren berdintasunezko sarbidea bermatuko duelakoan.
Zuzendaritza-batzordea honako hauek osatzen dute::
|
|
D. José Moyano Guzmán
ANELE |
Lehendakariorde lehena
Secretario General
D. Javier Cortés Soriano
Grupo S.M. |
D. Rafael Dominguez Pérez
Editorial Ecir |
| |
Lehendakariorde bigarrena
D. Miguel Barrero Maján
Grupo Santillana |
D. Antonio Garrido González
Grupo Edebé |
| |
Lehendakariorde hirugarrena
D. Frederic Rahola Aguadé
Editorial Teide |
D. Antonio Giménez de Bagües
Grupo Editorial Luis Vives |
| |
|
D. José Antonio López Martínez
Grupo Everest |
| |
|
Diruzaina
D. Francisco Prior Balibrea
Grupo Anaya |
|